HEZKUNTZA PROIEKTUA

 

BIZARAIN BHI INSTITUTUAREN IZANA ETA EGINKIZUNA

Ikas-komunitateko bizikidetza giroa zaindu, norberaren ezaugarriak errespetatuz eta baloratuz, parte-hartzea bultzatuz, alderdi positiboak eta ardurak indartuz eta gatazkak kudeatzeko bideak eraikiz, Bizarain BHIn adierazten diren lerro estrategiko hauek landuko dira:

1.-BERRIKUNTZA

Beste ikastetxeen esperientziak ezagutu eta gure proiektu berri eta irakasleen formazioaren bidez, aberasgarriak izan daitezkeen metodologiak erabili, ikasleen oinarrizko gaitasunak garatzeko.

2.- INGURUNEAREKIN HARREMANA

Inguruak ikastetxeari buruz duen ikuspegia baikorra izatea, ikas komunitatearen inplikazioa presentzia eta komunikazio positiboa indartuz.

3.-IKASTETXE INKLUSIBOA

Kontuan hartuta ikasleria anitza dela, ezinbestekoa da ikasle ahalik eta gehienetara heltzeko tutoretza eta koordinazioa indartzea ikasleen gertuko jarraipena bideratuz eta eskaintzak dibertsifikatuz.

4.-ETENGABEKO HOBEKUNTZA

Gure helburuak lortzeko eta eskola porrota gutxitzeko egiten ditugun lanak eta ematen diren urratsak sistematizatu eta ebaluatu behar ditugu, hobetzeko eta eguneratzeko asmoz.

5.-IKASTETXE EUSKALDUNA

Ikastetxe publiko euskalduna izanik, euskararekiko hurbiltasuna eta erabilera ohitura ikas komunitatean oinarritzat hartzea gizarte elebidunean euskaraz bizitzeak dituen abantailez jabetzeko eta euskaraz biziz gozatzeko.

ETORKIZUNARI BEGIRA

Ikastetxea nahi dugu, baloreetan oinarrituta, ikastetxearen norabide argia eta prioritateak markatuz, gazteak pertsona gisa bizitzarako balore eta trebetasunetan heziz, eta gure hezkuntza proiektua garatzeko behar diren baliabide materialak eta pertsonalak eskuratzen.