Aurtengo Agenda21eko gaia ENERGIA ETA KLIMA ALDAKETA izango da. Urtero bezala, gaiaren inguruan ikastetxean diagnostikoa egingo dugu eta gero  herri mailan hartu beharreko neurriak adostuko ditugu, energia kontsumoaren inguruan.

Hala ere, denen esku dago klima aldaketan eragitea, eta horregatik energia murrizteko aholku hauek (egin klik) luzatzen dizkizuegu, egunerokoan, keinu xumeekin, planeta osasuntsuago baten alde egiteko.  

 

Hortaz gain BIZIKIDETZA BATZORDEArekin batera patio garbi baten alde lanean ari gara.

 

Hortaz gain BIZIKIDETZA BATZORDEArekin batera patio garbi baten alde lanean ari gara.

 

Azken urteotan Bizarainen garrantzi handia eman diogu zentrua garbi edukitzeari eta zaborraren birziklatzeari.

Helburu horrekin ikasleak inplikatu nahi izan ditugu, askotan zaborra lurrera botatzen zutela ikusten genuelako.

 

Ikasturte honetan helburu honekin hainbat neurri hartu ditugu:

1. Ikasleek birziklatzearen aldeko formazio-saioak jaso zituzten abenduan.

2. Patioko zaborrontziak aldatu ditugu birziklatzea sustatzeko.

3. Ikasle boluntarioen taldeak sortu ditugu patioa garbi mantentzeko eta materia organikoa konpostatzeko.