Pasaiako Albaola museoan

Pasa den asteazkenean, martxoak 13, 3.DBHko ikasleak Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriara joan ziren.


Emakumearen Nazioarteko Eguna

Bihar martxoaren 8a dela eta, hau da, Emakumearen Nazioarteko Eguna, gaurko atsedenaldian eskolako lehiaketan irabazle atera den leloarekin elkarretaratzea egin dugu.


LELO ETA POESIA LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Martxoaren 8ko lelo eta poesia lehiaketako irabazleak honako ikasleak izan dira. Zorionak!

  • Leloaren kategorian, 4. mailako Eneko Arruabarrenak irabazi du lehen saria:

"Matxismorik gabe, mundu bat aske".

  • Poesiaren kategorian, 4. mailako Maider Vazquezek irabazi du lehen saria:

"Beldurrak leihoetatik irten dira

kalera, gurea dena babesteko:

berdintasunean bizitzeko eskubidea.

 

Denbora gehiegi isiltasunean,

baina askatuko gara.

Debekatu ziguten oihukatzen,

oraingoan entzun gaitzatela."

 

Leloarekin bihar, martxoak 7, atsedenaldian elkarretaratzea egingo dugu patioan, lelo irabazlearekin. Ekar ezazue zerbait morea soinean. Bestalde, irabazlea izan den poesia oinarri hartuta grafiti lehiaketa bat egingo dugu. Aurrerago informazio zehatzagoa emango dizuegu.


Poesia eta lelo lehiaketa

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna dela eta, Bizarainen lehiaketa bat antolatu dugu. Helburua da berdintasunaren aldeko mezua zabaltzea geure artean. Horretarako, euskaraz zuzen idatzitako poesia laburra (6 lerrokoa gehienez) edota leloa sortu eta asma dezakezu. Aurkezteko azken eguna martxoaren 5a izango da, asteartea. Ondoren, asteazkenean, martxoak 6, epaimahaiak (Hezkidetza Batzordeak) irabazleak hautatuko ditu, irabazle bana kategoria bakoitzeko: poesia eta leloa. Gainera, irabazle izan diren idatziekin bi gauza egingo dira. Batetik, martxoaren 7an, atsedenaldian, patioan bilduko gara berdintasuna aldarrikatzeko, hain zuzen ere, lelo irabazlearekin. Bestetik, graffiti lehiaketa bat antolatuko dugu irabazlea izan den poesia aurrerantzean Bizarainen ikusgai gera dadin. Era berean, poesia eta lelo irabazleak eskolako web orrian txertatuko ditugu, baita txoko morean jarri ere.

GOGORATU:

GAIA: MARTXOAK 8, EMAKUMAREN EGUNA: BERDINTASUNA ALDARRIKATU

EPEA: MARTXOAK 5, ASTEARTEA

ZER: POESIA LABURRA EDOTA LELOA

ANIMA ZAITEZTE!


OHARRA: Bide batez, jakin ezazue martxoaren 7an ospatuko dugula aurtengoan Emakumearen Eguna eta orduan egingo dugula berdintasunaren aldarrikapena. Izan ere, martxoaren 8an greba deialdia dago.

Ikasle eta Irakasleen Hezkidetza Batzordea


Lilatonera!

Familia eta irakasle agurgarriak:

Lilatoia berdintasunaren aldeko lasterketa da, martxoaren 8ko egunaren inguruan, emakumeak ikusgai egiteko ekintza erreibindikatiboa da, aurten hogeita hamargarren urtez ospatzen dena. Bertan, 14 urtetik gorako edozein neskak zein emakumek har dezake parte. Horretarako, otsaialren 26a baino lehenago eman behar da izena eta inskripzioak 11€ balio ditu.

5 kilometroko luzera duen lasterketa hau martxoaren 10ean, igandea, ospatuko da, eta goizeko 10:30ean abiatuko da Donostiako Boulevardetik. Hona hemen ibilbidea:

Egokia eta polita iruditzen zaigu bertan parte hartzeko ikastarotxoa eskolatik bultzatzea, berdintasunaren eta bizikidetzaren aldeko ekintza baita, are gehiago kontutan hartzen badugu ikasle batzuk hala eskatu digutela. Animatu nahi zaituztegu, izan ikasle, guraso nahiz irakasle, gurekin bat egitera eta lasterketan parte hartzera. Prestatze saioak astelehenetan izango dira Hauspoako ordutegia berean, hau da, 15:00etatik 16:00etara. Lehenengo prestatze saioa datorren astelehenean izango da, otsailaren 11n hain zuzen. Bertara etorri nahi izanez gero, eskolara mezua bidaltzea edo ikasketa bururaren bulegotik pasatzea nahikoa izango da.

Anima zaitezte!


   943 34 43 70